Artikutzako lursaileko administraritzarekin izandako bileren ondoren, elkartearekin izandako erlazio ona ospatzeko modu egokiena topaketa bat egitea izan zen. Hauxe da, gure bazkidea den Rubén Hernández-en egun hortako berria: Artikutzako Gimbedada.
“Goizeko 6 t’erdiak dira eta oraindik eguzkia ez da ageri.
Gosaria prestatu eta egingo dugunari lehendabiziko bueltak ematen hasten naiz.
Badirudi dena prest dudala: bizikleta OK, kaskoa OK, motxila OK, arropa egokia OK.
Iritxi da eguna!
Bezperako eguraldiaren iragarpenak ona ematen zuen eta Guimbe-ko zuzendaritzak, 40 metalezko zaldietako zaldunentzako prestatutako Artikutzan egingo den irteeran, antolakuntza on bat beharrezkoa da.
Geratuak ginen lekuan elkarren artean agurtu eta gero (askok elkar ezagutzen zuten jada), batzuek bizikleta gainean eta besteak ekarritako ibilgailuetan, Bianditzeko gainan elkartu ginen irteerari hasiera emateko.
40 pertsona asko direnez, taldea bitan banatzea erabakitzen zuten irizpide onez.
Eskas-erako bidexka hartu eta gero, banaka banaka Artikutzaren jeitsiera hasi genuen primerako ikusmenarekin.
Nahiz eta bidexkak bezperako urengatik humela egon, gurpilak primeran eusten ziren bidexkara.
Hartutako erritmoa egokia zen inor ezbaitzen atzean geratzen eta tarteko hutsuneak segurtasun tarteak besterik ez ziren.
Ur jauziko jeitsiera ikaragarria izan zen. Lehendik Artikutzan ibilia nintzen bainan ez paraje horietan.
Neguaren poderioz biluzik zeuden zuhaitzen adarrek, ozta-ozta uzten zuten eguzki izpiei sartzen.
Aurrera egin ahala, Artikutzan sarturik genuen behelainoak Eskoziako paraje ederrak ekarri zizkidan burura.
Erritmo onean gindoazen eta nohizbehinka taldea bateratzen juten zen.
Artikutzako herrira iristean, lehendabiziko geldialdia egin genuen. Denak elkarrekin argazki bat ateratzeko aukera aproposa zen eta bizikletaren inguruan elkarrizketak non-nahi suertatzen ziren.
Merezitako etenaldia eta gero, erreka ondotik dijoan bidexkan gora hasi gienen, goizean hasitako lekura bideratuz.
Berriro ere, bi talde denak txukun txukun bata bestearen atzean ekin genion igoerari.
Aldapan gora gindoazela, atsedenaldi batzuk arnasa errekuperatzeko eta nahi zuenak zerbait jateko denbora eduki genuen. Ordurako nere buruan garagardoa eta tortilla besterik ez zegoen…
Egunak aurrera egin zuen inongo eragozpenik gabe. Ala ere, batenbat lurrarekin topo eginda zegoen jada, inongo ondorio larririk gabe.
Gailurrera iristean, eguneko bigarren taldeko argazkia Eskas atarian atera genuen.
Oianlekurantz bidexka harturik, sekulako aldapan behera gindoazen…ene bada!
Aldapa gogor haien poderioz, banakako lerroa zeharo hautsi egin zen, bakoitza ahal zuena eginez.
Eskerrak eman behar ditut bidexka dagoeneko ezagutzen nuela!!
Oianlekurantz, azkeneko igoeraren hasiera hartu genuen.
Berriro ere, bakoitzak bere erritmoa ezarriz, taldetxoak sortu ziren eta berriro ezezagun arteko elkarrizketak nahigabe sortu ziren.
Behin Oianlekura iritsi eta gero, azkeneko aldapa behera hartu genuen. Batzuk dagoeneko bertatik pasata geunden eta beste batzuentzat berriz berria zen.
Orokorrean entzuten ziren eritziak postiboak ziren, bidexkaren kalitatea goraipatzen nagusiki.
Beranduago bidearen erdian gutxi gora behera, neguko urtaroan animalien ibilera dela eta, lokatza zen nagusi. Ez dago gurpilik lokatz haietan eusten zuenik!!
Eta bildurra oso librea denez, batzuek bildurrez eta beste batzuek zuhur jokatuz, abiadura nahi bainon gehiago moteldu eta gero, pilaketak sortu ziren.
Eta nola ez ba, norbait gaizki suertatu behar eta zein eta ni. Mendi behera nere bizikleta eta ni!!
Azkenean inongo arazorik gabeko erorketa, parrak eta txiste mordoxka.
Erreka ondoan bidexka jarraituz hasierako lekura iritsi ginen, non Intxisu tabernan gure zain, pizzako kaxatan izkutaturik sekulako tortila pare batek itxoiten gintuzten.
Gaur bai, gaur irabazi dugu!!
Sinatuta: CasualBTT bat
PD: Hau dena posible egitean parte hartu duzuen guztioi, mila esker. GIMBE Forever!!”