Lengo ostegunean maiatzak 11, GIMBEk lehen bilera izan zuen Oreretako udaletxeko ingurugiro sailarekin. Bilera 3 pertsonek osatu zuten, Iñaki Azkarate, ingurugiro teknikaria, Jesus Mª Erzibengoa, kirol sailekoa eta Pedro Elcuaz, gure lehendakaria.
Helburu nagusia Aiako Harria parke naturalaren zati handienetarikoa duen udaletxean (%25 a eta 1.685 hektarea) GIMBE aurkeztea zen. Bilerako jorratu ziren gaien artean, udaletxeak garbitzea aurreikusita dituen bidexken egoera, eta bide zaharrak, gaur egun dugun legediarekin nola errekuperatu ditzakegun izan ziren.
Udaletxeak adierazi zuenez, beraientzat oso garrantzitsua da GIMBE bezalako talde bat izatea, jendearen bozeramaile lanak egiten baititu. Jakina den moduan, jendearen mugimendua bezalakorik ez da legedien aldaketak ekartzeko.
Honekin agurtu nahi dugu, eta adierazi GIMBE ren helburuak lortzeko lanean jarraituko dugula.
Beraz bulegoetan jarraituko dugu!
Eskerrik asko ematen duzuen babesagatik, eta ez bazara oraindik bazkide egin, egin zaitez! Eta ekarri zure lagunak ere, denon artean gauzak lortuko ditugu!