GIMBE eta Club Vasco De Camping ek elkarlanean Donostiako udaletxeari idatzi bat aurkeztu zion Artikutzako zenbait bidexken garbiketa eta mantenua eskatuaz.

Orain arte bidexka hauek denak, Donostiako udaletxeko guardek mantentzen dituzte, eta horregatik ez dira galdu denboran zehar.

GIMBEK izan dituen bilera askoren ondoren, Ingurugiro saileko nagusiarekin, Asun Yarzabal, eta Artikutzako parkearen zuzendariarekin, Iñaki Uranga, mendi bizikletek bertara duten sarrera baieztatu genuen.

GIMBEK aurkeztutako idatzian, bidexken mantenua eskatzen dugu, denboran zehar galtzen joan diren bidexkak izanik, bai oinezkoentzat bai bizikletentzat bertatik pasatzea zailtzen joan delako. Modu honetan adierazi nahi dugu gure interesa eta errespetua eremu babestuetan.

Eskaera amaitzen den moduan;

Eremu naturalekiko errespetu eta gogoa dugun pertsonak gara, eta berauen mantenu eta garbiketan parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Eskerrik asko ematen duzuen babesagatik, eta ez bazara oraindik bazkide egin, egin zaitez! Eta ekarri zure lagunak ere, denon artean gauzak lortuko ditugu!