GIMBE da errealitate bat!

//GIMBE da errealitate bat!

GIMBE da errealitate bat!

Orain egun batzuk elkartea Eusko Jaurlaritzako erregistroan izena eman berri da AS/G/20663/2017 zenbakiarekin, eta Gipuzkoako ogasun eta ekonomia sailean alta eman du G75173740 nif. zenbakiarekin. Honek bidea irekitzen digu elkartea sortua izan den helburuak lortu ahal izateko, mendi bizikletaren eta mendi bidexken inguruan pertsona eta enpresek osatuko duten plataforma bat sortzea.

Horain dela aste batzuk gure buruak aurkeztu genituen baina berriro ere gogorarazi nahi dizuegu proiektu honen atzean gauden batzordekideon izenak:

Carlos Gutierrez Valencia, Beñat Oronoz Gorrochategui, Igor Eskudero Oficialdegui, Iker Arruabarrena, Asier Elejoste González, Aitor Arakama Álvarez, Aritz Urdampilleta Etxebeste, Bittor Martínez Teixeira, Jesús Susperregui Sánchez, Richard Oña Guzman, Pedro Elcuaz Barasoaín, Jorge Lamosa Miranda eta Guillermo Delgado García gara.

Pauso hau ematen aurrenak izan gara gu, baina zuek denok proiektu honetan bateratzea espero dugu. Sektore honetako profesional askoren laguntza ere badauakgu, sozuio korporatibo moduan gehitu direnak:

Jaia Bicicletas, Bidegorri, Cyclope, Ciclos Artia, Bizipoza, Ciclos Arbelaiz, Ciclos Jaizkibel, Ciclos Patxi, KHu bikes, Verge Sport, MRT downhill&enduro, BasqueMTB, Racing Shox eta Mendi Magaletan.

Honetaz gain, lagun askoren sostengua jasotzen ari gara:

Aiako Harria BTT Maratoia, Sampedrotarra Txirrindulari Taldea, Hondarribia Txirrindulari Elkartea, Gurpil Artea, Otxe Txirrindulari Eskola eta Club Vasco de Camping Elkartea.

Gure komunikabide nagusia gimbe.es orrialdea da, dagoeneko erabat eskuragarri duzuena, bertan gure helburuak eta ekintzak azaltzen ditugu eta ematen goazen urratsen berri emango dizuegu bertatik. Badaude zuei kontatzeko hainbat gauza eta horretarako Youtube, Instagram eta Facebook sareak ere erabiliko ditugu.

Egia da talde berri bat garela, baina mendian zehar urte asko daramatzagu. Denok dakizue zein diren mendi bizikletek mendian ibili ahal izateko dituzten arazoen berri, mendi bizikleta frogen ibilbideak diseinatzeko orduan edo eta bidexka askoren mantenu eta erabileran diren arazoak. Ziur gainera beste hainbat lekuetan izaten ari diren arazoak ere iritsi zaizkizuela. Arazo hauei aurre egiteko biderik egokiena erakundeen aurrean gu geu bozeramaile bihurtzea dela uste dugu. Hau denagatik eskatzen dizuegu parte hartzeko gurekin plataforma haundi eta indartsu bat osatzeko gure ahotsa entzun dadin.

Elkarbanatu eta zabaldu mezu hau ahalik eta jende gehienak GIMBE ezagutu dezan.

Caminos para todos!

2017-03-31T08:46:37+00:00

Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close