Orain arte eman ditugun pausoak jarraituz, maiatzaren 15 ean gehien itxaroten ari ginen bilera izan genuen, Aiako Harria parke naturaleko zuzendariarekin, Inma Lizaso ri GIMBE aurkezteko aukera zian genuen.

Lehen hartu-eman moduan, gure xedea elkartea aurkeztea zen, nortzuk osatzen zuten eta gure helburuak aurkeztu. Sare sozialetan eta korreo batzuk informazio falta hau adierazten baitzuten.

Bilera luzatu egin zitzaigun ia bi ordurarte, eta bertan gauza askoz hitzegiteko aukera zian genuen. Laburpen moduan esango dugu beraien aldetik gertutasun gutxi nabaritu genuela baina gauza interesgarri asko atera zirela bertatik.

Gure ondorio moduan, positiboak gara, uste dugu bizikletek Aiako Harrian tarte bat izan behar dutela eta horregatik bilerak egiten jarraituko dugu. Modu berera, udaletxe ezberdinetako ingurugiro eta kirol saileko arduradunekin biltzen jarraituko dugu.

Beraz orain gutxi aipatzen genuen moduan, bulegoetan jarraituko dugu!

Eskerrik asko ematen duzuen babesagatik, eta ez bazara oraindik bazkide egin, egin zaitez! Eta ekarri zure lagunak ere, denon artean gauzak lortuko ditugu!